Jarraibide
Xedea eta Helburuak
Órganos
Estatutos
Reglamento
Ley 60/2003 de Arbitraje
Procedimiento especial de arbitraje abreviado
Modelos
Derechos económicos
Memorias
Arbitrajearen xedea eta helburuak

Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legeak ezarritakoaren arabera, arbitraje instituzionalean alderdiek arbitrajeren kudeaketa eta administrazioa eta arbitroen izendapena arbitraje-erakunde baten esku uzten dute, horren erregelamenduarekin bat etorriz.

Bizkaiko Abogatuen Elkargoak, Arbitraje Gortearen bidez, eztabaidak azkar ebaztea errazten du, auzilariak Bazkuneko erregelamenduaren menpe jarrita, arbitraje-klausularen bidez zein akordio adostuaren bidez, eta beti Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen babesean. Arbitraje Gortea arbitraje-prozeduren kudeaketaz eta administrazioaz arduratzen da, eta beraz, izapideak bizkortu eta erraztu egiten dira eta prozeduraren garbitasuna bermatzen da.

ARBITRAJEAREN XEDEA
Arbitrajearen menpe jar daitezke zuzenbidearen arabera askatasunez xedatzeko gaiei buruzko eztabaidak, baina lan arloko arbitrajeak kanpoan geratzen dira.

ARBITRAJEAREN ABANTAILAK
Bizkortasuna: Legean laudoa emateko ezarritako gehieneko epea 6 hilabetekoa da.
Malgutasuna: Arbitraje-prozedura erraza eta informala da. Hasierako alegazioen aurretik, arbitroak alderdiak aurretiazko bilera batera deitzen ditu, prozeduraren berezitasunak bien artean finkatzeko, besteak beste, alegazioei, frogei eta epeei dagokienez.
Espezializazioa: Arbitroak baldintza egokiak bildu behar ditu eta auziaren gaian espezialista izan behar du.

ARBITRAJE HITZARMENA
Forma eta edukia.- Arbitraje-hitzarmena idatziz egin behar da, alderdiek sinatutako dokumentuan edo eskutitzen, telegramen, telexen, faxen edo bestelako komunikabideen trukearen bidez, akordioa jasota gera dadin.

Arbitraje-hitzarmenak kontratura gehitutako klausularen itxura edo akordio independentearen itxura izan dezake, eta alderdiek lotura juridiko baten, kontratukoa zein kontratuz kanpokoa, inguruan sortu diren edo sor daitezkeen eztabaida guztiak edo batzuk arbitrajearen menpe jartzeko duten borondatea jaso behar du.

Era berean, baliozkoa izango da testamentu-xedapen bidez ezarritako arbitrajea, nahitaezkoak ez diren jaraunsleen edo legatu-hartzaileen arteko aldeak konpontzeko jaraunspenaren banaketari edo administrazioari dagokienez.

Lege-indarra. Arbitraje-hitzarmena dela bide, alderdiek ezarritakoa betetzeko betebeharra dute, eta auzitegiek ezin dute arbitrajearen menpe ezarritako eztabaiden berri izan, betiere, alderdi interesdunak deklinatoria bidez eskatzen badu.Arbitraje-hitzarmena dela bide, alderdietako edozeinek, arbitraje-jardunen aurretik edo horiek izapidetzen diren bitartean, auzitegiari kautela-neurriak hartzea eskatu ahal diote eta auzitegiak neurri horiek eman ditzake.

Nazioarteko arbitrajea. Arbitrajea nazioartekoa denean, arbitraje-hitzarmena baliozkoa izango da eta eztabaida arbitrajearen menpe jar daiteke alderdiek arbitraje-hitzarmena arautzeko hautatzen dituzten arau juridikoetan edo eztabaidaren funtsari aplikatzeko moduko arau juridikoetan edo Espainiako zuzenbidean ezarritako betekizunak betetzen badira.


LAUDOAREN LEGE INDARRA

Laudo irmoak gauza epaituaren ondoreak eragiten ditu eta horren aurrean berrikuspena soilik eska daiteke Prozedura Zibilaren Legean epai irmoetarako ezarritakoari jarraituz.

Laudoen nahitaezko betearazpena Prozedura Zibilaren Legean eta Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legean ezarritakoa dela bide arautuko da.

Atzerriko laudoen exequatur-a. Atzerriko arbitraje-epaiak aitortu eta betearazteari buruzko hitzarmenaren bidez arautuko du, New Yorken 1958ko ekainaren 10ean egindakoa. Hala ere, exequatur-a ematearen aurrean mesedegarriagoak diren nazioarteko beste hitzarmen batzuetan ezarritakoari ez zaio kalterik egingo, eta antolamendu prozesal zibilean atzerriko auzitegiak emandako epaietarako ezarritako prozeduraren arabera bideratuko da.
Rampas de Uribitarte, 3. 48001-BILBAO (Bizkaia) +34-944356200 +34-944356201 administracion@icabizkaia.eus Aviso legal
Diseño Web: Eclickse Digital