HIPOTEKA-AHOLKULARITZA ETA -BITARTEKARITZA ZERBITZUA
Zerbitzua Barakaldo, Sestao eta Basauriko udaletan ematen da. Gainzorpetze-egoeran dauden familien banakako espedienteak eramatea izango da aginduko diren eginkizunak, eta, gutxienez, honako hauek:
- Ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaintzeko zailtasunei aurre egiteko aukerari buruzko informazioa ematea pertsonei eta familiei.
- Hipoteka ordaintzen ez denean egin beharreko prozedura zehatzei buruz modu pertsonalizatuan aholkatzea.
- Bideragarritasunari buruzko azterketa ekonomikoa egitea.
- Zordunaren eta banketxearen artean adostutako konponbideak aurkitzea, hobetzeko ikuspegia duten egoeretarako edo, harremanean aldaketa jakin batzuk eginda, hipoteka-betearazpen bat ekarriko ez duten irtenbide eraginkorrak lor ditzaketen egoeretarako.
- Gizarte-zerbitzuen bidez, gizarte-laguntzak kudeatzea.
- Etxebizitza-irtenbideak kudeatzea, dauden aukera publiko edo pribatuen arabera.
INFORMAZIO, ORIENTAZIO ETA ERRENTAMENDU GATAZKETETAN BITARTEKARITZA ZERBITZUA
Gainzorpetze-egoeran dauden eta hitzarmenean ezarritako baldintzak betetzen dituzten familietatik esleitzen zaizkion banakako espedienteak betetzea izango da aginduko diren eginkizunak, gutxienez honako eginkizun hauekin:
- Udaleko pertsona eta familiei eta Gizarte Zerbitzuei ohiko etxebizitzaren errenta ordaintzeko zailtasunei aurre egiteko aukerari buruzko informazioa ematea, baita errenta ordaintzen ez den egoera hasi aurretik edo justu hasi aurretik egin beharreko prozedura zehatzei buruzkoa ere.
- Bitartekaritza-prozeduren bidez, errentariaren eta jabearen artean adostutako konponbideak aurkitzea, hobetzeko ikuspegia duten egoeretarako edo, harremanean aldaketa jakin batzuk eginda, errentarik ez ordaintzeagatiko utzarazpen-prozesu bat saihesten edo, azkenik, kaleratzea saihesten saiatuko diren irtenbide eraginkorrak lor ditzaketen egoeretarako.
- Gizarte-zerbitzuen bidez, gizarte-laguntzak kudeatzea.
- Etxebizitza-irtenbideak kudeatzea, dauden aukera publiko edo pribatuen arabera.
|