Batzorde hau 1993an sortu zen, batetik, kide batzuen interesa zegoelako eta, bestetik, Nazioarteko Harremanek mugarik gabeko Europaren errealitatean gero eta garrantzi handiagoa izango zutela ziurtasuna zegoelako.
Nazioarteko Harremanen Batzorde horren sorrerarekin lortu nahi ziren helburuek indarrean jarraitzen dute gaur egun. Hasiera-hasieratik hauek dira:
1.- Nazioarteko foroetan modu aktiboan parte hartzea, gure elkargoak batez ere, baina baita elkargokideek ere; horixe da, zalantzarik gabe, Batzordearen helburu nagusia.
2.- Bilboko abokatuen eta mundu osoko erakunde eta lankideen arteko nazioarteko lotura erraztea, ahal den neurrian zuzenbidearen arlo guztiak barne hartuta.
3.- Informazioa eta dokumentazioa trukatzea beste herrialde batzuetako abokatuen elkargoekin eta abokatuen nazioarteko beste elkarte batzuekin.
4.- Beste herrialdetako pasanteen trukea sustatzea eta erraztea, bestelako legediak eta lan-metodoak ezagutzeko.
5.- Nazioarteko abokatu-elkarteen foroak, konbentzioak eta batzarrak antolatzea Bilbon, eta, ahal den neurrian, Bilbo ezartzea horietako batzuen egoitza iraunkor gisa. Bestela esanda, gure hiria, oro har, eta gure elkargoa, bereziki, ezinbesteko erreferentzia bihurtzea aipatutako gaietan.
Adierazitako helburuak lortzeko, Nazioarteko Harremanen Batzordeak elkargokide talde bat du aztean, denbora emateko gogoz, eta maiz eta etengabe egiten diren jarduerak burutzen ditu. Horrenbestez, hilabete bakoitzeko lehen astean, normalean asteazkenetan, gure elkargoko hirugarren solairuan batzen gara
|