Kultura Batzordea elkargokide batzuen ilusioak bultzatuta sortu zen. Bazkunaren egoitza Bilboko kultura-espazio berria bihurtu nahi zuten, erreferente txiki bat hiriak bizi duen ernetze artistiko berrian.
Jarduera-ildo nagusiak “2003-2007 Kultura Plan Estrategikoan” definitu ziren. Plana batzarrean aho batez onetsi zen. Modu horretan, Abokatutzaren Estatutu Orokorreko xedapen bat betetzen da, hain zuzen ere, Abokatuen Elkargoen zeregina baita kultura-jarduerak sustatu, zabaldu eta antolatzea.
Gure batzordeak antolatutako kultura-jarduerak, batez ere gure kolektibo osoari zuzenduta daude, topaketarako eta gozatzeko espazioak eskaintzeko asmoz. Era berean, jarduera hauen bidez gure Bazkuna Bizkaiko herritar guztiei ireki nahi zaie, eta horregatik, jarduera asko herritar guztiei zuzenduta daude.
Besteak beste, Batzordeak urte osoan gure Bazkunean antolatzen dituen arte- eta kultura-ekitaldiak antolatzen ditu, hots, arte-erakusketak, kontzertuak, hitzaldiak edo zinema-zikloak. Batzordeak, ahal duen neurrian, kalitatezko kultura-programazioa lortu nahi du.
Zabalkundeari dagokionez, Batzordeak Bazkuneko ALDIZKARIAREN kultura-eranskina egiten du. |