Jarraibide
Ordainketa ziurtatuen plataforma

Joan den otsailaren 3an, Espainiako Abokatutzak Pagoscertificados.com izeneko kontratazio digitalerako eta ordainketetarako lehen plataforma abiarazi zuen.

Plataforma horrek aukera emango digu abokatuei online kontratuak ixteko eta akordio horien ordainketak 72 ordu baino gutxiagotan egiteko, merkatuan dagoen berme juridikorik handienarekin.

Kontratazio digitalaren eta online ordainketen plataforma hori abian jarrita, Espainiako Abokatutza munduko abangoardian dago berriro, gure lanbidearen eraldaketa digitalaren aldeko apustu tinkoa egiten baitu.

Informazio gehiago eta zalantza orokorren erantzunak aurki ditzakezu helbide honetan: https://www.abogacia.es/servicios/abogados/pagos-certificados/


Rampas de Uribitarte, 3. 48001-BILBAO (Bizkaia) +34-944356200 +34-944356201 administracion@icasv-bilbao.com Aviso legal
Diseño Web: Eclickse Digital