Aurkezpena
Modalidad Exclusiva de Iniciación Ejercicio Abogacía
Máster en Abogacía y Práctica Jurídica
Despachos, Empresas e Instituciones Colaboradoras
Tutores y Formadores
de la EPJ
Normativa
Formación continua. Cursos, Jornadas y Conferencias
Memorias
Contacto

Aurkezpena

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkuneko “Pedro Ibarreche” Praktika Juridikorako eskola duela hogei urte baino gehiago etorkizuneko bizkaitar abokatuak prestatzen hasi zen. Ordutik, abokatu lanbidean erronka guztiei aurre egiteko gehiengo bermeekin sartzeaz gain, Eskola Estatu mailan eta Europa osoan benetako erreferentea bihurtu da eta Praktika Juridikorako Eskolarik ospetsuenetako bat.

Berritzaileak izan gara beti lan-sistemetan, praktiketako legelariei emandako baliabideetan eta gure praktiken mailan. Horren erakusgarri, etorkizuneko kideek zein Bilboko bulegoek gure lanean konfiantza agertu dute beti.

Baina hori, lasaitzeko arrazoia baino, aurrean ditugun erronka berriei aurre egiteko pizgarria izan behar da. Ez dugu ahaztu behar etorkizunean zuzenbideko graduaren osteko prestakuntza nahitaezkoa izango dela lanbidean hasi nahi dutenentzat. Hori dela eta, gure kalitate mailak handia izaten jarraitu behar du, gure Eskolan trebatzea hautatzen dutenek lanbiderako sarbidea bermeekin egin dezaten.

Era berean, Europako espazio erkidean edozein herrialdetan jardun ahal izateko prest egotera behartzen gaitu eta, beraz, gure mugez harago begiratu behar dugu.
Lan-sistema berriak ezartzerakoan aitzindariak izaten ahaleginduko gara, baina lanbidean arau deontologikoak errespetatzea funtsezkoa dela ahaztu gabe.

Rampas de Uribitarte, 3. 48001-BILBAO (Bizkaia) +34-944356200 +34-944356201 administracion@icasv-bilbao.com Aviso legal
Diseño Web: Eclickse Digital