Jarraibide
2020
2019
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
Erakustaretoa 2019
2019ko azaroaren 7tik 2020ko otsailaren 2ra
Hoy de nuevo todo - Juan Sukilbide
Berdintasuna aniztasun kromatikoaren barruan, korrespondentzia eta baliokidetasuna, osagarritasuna. Plano bera partekatzen dute, argi bera jasotzen dute, energia fluxu bizigarria, ez dago foku orientaturik batzuk pribilegiatu eta besteak kaltetuko dituen norabide batean.
Oinarrizko marrazkiz egindako Irudi jariakorrek, erraz xahutzen direnek, diruditen hori irudikatzen dute, bai eta zerizan multzo zabal hura ere, oso erraz bihur daitezkeenak. Berdin koloreekin: daudenak dira, baina beste batzuk oso ondo izan daitezkeela iradokitzen duen askatasun sutsu horrekin agertzen dira. Probeta, erretorta, kultibo-salda, aldaerak sortzen dituen laborategia.
Gaur berriro dena. Gaur dena berriro. Ez bakarrik posible delako, baizik eta, izan ere, munduan zehar, egun batean gertatzen delako. Historia garaikidea, gaur egun.
Galería
Haga clic sobre las miniaturas para ampliarlas
2019ko urriaren 1etik martxoaren 31ra
Ramon Serrasen argazki erakusketa
70eko hamarkadan, Ramonek autodidakta gisa hasi zuen bere argazki-prestakuntza, eta bi alderditan garatu zuen. Batetik, bere ibilbide artistikoaren sorkuntzan bere ezagutzak aplikatuz, eta bestetik, bere alderdirik solidarioena garatuz, bere esperientziak besteekin komunikatzeko, aholkatzeko eta partekatzeko prest dagoen pertsona gisa.
Serrasen lanak hainbat aretotan erakutsi dira, Zarauzko udal-aretoetaan, Torre Luzean edo Sanz-Enean, eta baita museo eta erakunde ospetsuetan ere, hala nola Donostiako San Telmo Museoan, Bilboko Arte Ederren Museoan, Lugoko Museoan, Tarazonako Argazki Jaialdian, Kutxaren Donostiako erakusketa-aretoan, Iruñeko Contraluz galerian eta abarretan. Ibilbide luze horrek erreferente bihurtu du Ramón Euskal Herriko argazkigintzaren barruan.

Video
Galería
Haga clic sobre las miniaturas para ampliarlas
2019ko maitzaren15etik uztailaren 12ra
black twins - Diego Vasallo y Jesús Mª Cormán
Diego Vasalloren pinturak, soiltasun kromatiko handikoa –ia ez du erabiltzen beltza, zuria eta horia–, eta keinuarekin batera, argudio nagusi gisa, egoera emozionalak proposatzen ditu, eta horietan, ziurrenik, gure bueua ikusten dugu. Bere paletaren diskrezioa bere baliabide adimentsuenetako bat da. Zuri-beltzak, eta patina horixka arin batek, automatikoki eramaten gaituzte, argazki zaharren hizkuntzarekin erraz lotzen den espazio kronologiko batera, denboraz kanpokoa bezain asaldagarria.
Jesús María Cormánen pintura, gaur egun, azken urteotan garatu dudan lanaren bilakaera naturalaren emaitza da. Ibilbide horretan, pintura naturara hurbiltzeko tresna gisa erabili du behin eta berriz, eta zehatzagoa esanda, paisaiatik abiatuta, esperientzara, gai eta baliabide gisa. Paisaia irakurrita, interpretatuta, zentzumenen ikuspegitik. Errealitate fisikoaren aurrean dago artista, errealitate hori irentsiz, eta beranduago beste modu alternatibo batean itzuliz, horretarako, pinturaren materialtasuna artistaren 'trebetasunaren' edo borondatearen zerbitzura erabiliz.
Galería
Haga clic sobre las miniaturas para ampliarlas
2019ko apirilaren13tik maiatzaren 14ra
Ikuspuntuak
Giza Eskubideen Kanadako Museoak antolatutako argazki erakusketa. 2017an, Museoak herrialde osoko jendea gonbidatu zuen argazki-kamera baten bidez giza eskubideei buruz zuen ikuspegia azaltzera. Gonbidapen horri emandako erantzunaren emaitza da "Ikuspuntuak" erakusketa.
Irudiek agerian uzten dituzte hainbat talde eta komunitatetan gure iritziak, sinesmenak, pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko dauden moduak. Gure eguneroko bizitzaren aniztasuna aintzat hartzera bultzatzen gaituzte, eta beste ikuspegi batzuk bilatzeko aukera dugula gogorarazten digute.
Galería
Haga clic sobre las miniaturas para ampliarlas
Del 22 de enero al 5 de abril de 2019
Egurre (2012-2018) - Jorge Rubio
Jorge Rubioren obran, sekuentziak (koadroak, marrazkiak, maketak) lotzen dituen produkzioa osatuz hedatzen da bere unibertso ikonikoa, ia zinematikoa den narrazio-jarraitutasuna eskuratuz. Trebetasun tekniko zaindua baliatuta, ez da baliabide formalen errepikapenean gotortzen den artea. Pieza bakoitzean, bere irudimenaren sakonean murgiltzen da, eta, gainazalera bueltatzen denean, bere konposizioetan txertatzen dituen espazio, objektu eta pertsonaiak berreskuratzen ditu.
Galería
Haga clic sobre las miniaturas para ampliarlas
Rampas de Uribitarte, 3. 48001-BILBAO (Bizkaia) +34-944356200 +34-944356201 administracion@icasv-bilbao.com Aviso legal
Diseño Web: Eclickse Digital