Jarraibide
Presentación
Normativa
Solicitud Registro
Memorias
Gatazkak kudeatu eta konpontzeko bide alternatiboa da bitartekaritza, zuzenbideko profesionalei lanabes berriak eskaintzen dizkiena. Izaera desberdineko liskarrak konpontzeko baliagarria dela erakutsi du. Azken urteetako legeriaren aldaketak ere bultzatu du gure artean.

Bitartekaritzaren ezaugarriak hauek dira: borondatezko tresna da, arina eta malgua; horren bitartez, zuzeneko komunikazioa erabilita eta profesional neutralek lagunduta, alderdiek konponbide egokiak lortzen dituzte.

Herritarrak arlo horretan asetzeko, gure asmoa da kalitatezko zerbitzua ematea, bitartekaritzan eta konponbide alternatiboetan prestatuta dauden Bazkuneko profesionalen bitartez.

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren bitartekaritza- zerbitzua (SEMICASB) hauek sortarazi dute: gure Bazkuna, bitartekaritzaren arloan prestatuta dauden kideak eta egitasmo honetan lankidetzan aritu den Bitartekaritzari buruzko ikerlan taldea.

Bilbon, 2016ko apirilean
Rampas de Uribitarte, 3. 48001-BILBAO (Bizkaia) +34-944356200 +34-944356201 administracion@icasv-bilbao.com Aviso legal
Diseño Web: Eclickse Digital