Jarraibide
KOSTUEN TASAZIOAK
Elkargokidearentzako zerbitzuak
Elkargokideen erregistroa
Gaikuntzak
Ordainsariei buruzko irizpenak
Ikastaroak, Hitzaldiak...
Impresos
Hitzarmena Zerga Agentziarekin
Erantzukizun Zibileko Asegurua
Lanbide ezintasuna
Gizarte Segurantza
Aretoak alokatu eta lagatzea
Higiezinak Besterentzeko Zerbitzua
Corte de Arbitraje
Ordainsarien Minutak Erreklamatzeko Batzordea
Protocolo de Conformidades
Beste zerbitzu batzuk
Ordainsarien Minutak Erreklamatzeko Batzordea
ORDAINSARIEN MINUTAK ERREKLAMATZEKO BATZORDEA

Bazkuneko Gobernu Batzordeak, 2008ko urriaren 30ean, Minutak Kobratzeko Batzordea sortzea onetsi zuen, eta hori gure Informazio Aldizkariaren bidez jakinarazi zen joan den abenduan.

Abokatuen Bazkunak gure kideen bezeroei haien izenean ordaindu gabeko minutak erreklamatu ahal izatea azken urteetan legelari askok eskatutako gaia zen, haien ustez, gure bezeroei ordainsariak kobratzearen gai korapilatsu hori jorratzeko modu praktiko eta aseptikoagoa zelako. Asmo horrekin, azken urte honetan, gai horretarako proiektu bideragarri bat egiteko ardura zuten Batzordeko diputatuek proposamen bat egin zuten, eta zuzenketa praktikoaren bat egin ondoren, 2008ko urriaren 30ean akordioa onetsi zen.

Hala eskatzen duten elkargokideen minutak erreklamatzeko sortu den Batzorde honen funtzionamendua erraza da:

Elkargokideak, prozesu osoa abiatzeko, lehen urratsa Abokatuen Elkargora zuzendu behar dira (2. solairua) eta eskaera soil bat egin behar dute Minutak Erreklamatzeko Batzordeak zordunaren aurkako izapideak hasi ditzan.

Bazkunak zuen eskura inprimaki-eredu bat jartzen du, eta eskatzaileak bete egin behar du prozesu osoa abiatzeko ( inprimakia ).

Gainera, elkargokideak 100 euroko tasa ordaindu behar du, Gobernu Batzordeak xede horretarako adostua, erreklamazioak duen kostuaren zati bati aurre egiteko, eta erreklamatutako minutari dagokion dokumentazioa eman beharko du.

Ordainsariak Erreklamatzeko Batzordearen esku-hartzea eskatu eta adierazitako tasa ordaindu ondoren, Abokatuen Bazkunak, elkargokide eskatzailearen izenean, eskutitza idatziko dio zordunari, zorra ordaintzea eskatuz.

Ordaindu gabe dagoen minuta ordaintzeko Abokatuen Elkargoak egindako gonbidapena baztertu ondoren, Batzordeak legelaria izendatuko du zordunaren aurka prozesu monitorioa abiatu dezan.

Prozedura judiziala hasten den unean eta xede horretarako izendatutako prokuradoreak auzian esku hartu behar duenean, elkargokide eskatzaileak 50 €-ko beste tasa bat ordaindu beharko du.

Bazkunak ezin du prozedura ondo amaituko dela bermatu eta, horren ondorioz, auzia eskatu duen legelariak, hala denean, epaian adostutako kostuetarako kondena eta auzitik eratorritako aparteko gastuak bere gain hartu beharko ditu.
Rampas de Uribitarte, 3. 48001-BILBAO (Bizkaia) +34-944356200 +34-944356201 administracion@icasv-bilbao.com Aviso legal
Diseño Web: Eclickse Digital