Jarraibide
Elkargokidearentzako zerbitzuak
Elkargokideen erregistroa
Gaikuntzak
Ordainsarien inguruko arbitrajea
Ikastaroak, Hitzaldiak...
Impresos
Hitzarmena Zerga Agentziarekin
Erantzukizun Zibileko Asegurua
Lanbide ezintasuna
Gizarte Segurantza
Aretoak alokatu eta lagatzea
Higiezinak Besterentzeko Zerbitzua
Corte de Arbitraje
Adostasunen protokoloa
Beste zerbitzu batzuk
Punto de atención al emprendedor (PAE)
Ordaindu Gabeko Judizialen Erregistroa
Liburutegia: Liburuen prestazioa eta Legeriari eta jurisprudentziari buruzko informazio-zerbitzua.
Hitzarmena Zerga Agentziarekin
Gure elkargoak Zerga Administrazioko Estatuko Agentziarekin hitzarmena sinatu du lanbidean jarduten duten elkargokide guztiei zerga-araudiak eskatu eta Estatuko Ogasunean aurkeztu behar diren aitorpen, komunikazio, aitorpen-likidazio, autolikidazio eta gainerako dokumentuak modu telematikoan aurkeztea errazteko, haien izenean edo hirugarrenak ordezkatuz.

Gure probintzian aitorpen gehienak Foru Ogasunean izapidetu behar dira, eta azken horrekin bere egunean hitzarmena sinatu zuen gure elkargokideen aldetik hirugarrenen izenean aitorpenak aurkezteko (Bizkaibai). Hala ere, Estatuko Ogasunean beste mota batzuetako aitorpenak ere izapidetu behar dira, hala nola hidrokarburoen edo tabako-lanen gaineko zergak, eta elkargokide gehien ukitu dezakeena, hots, ordena zibilean eta administrazioarekiko auzien ordenan jurisdikzio-ahala gauzatzearen ondoriozko tasaren izapidetza.

Aitorpenak formula honi jarraituz aurkeztu nahi dituzten elkargokideek hurrengoa egin beharko dute:

- Txanpon eta Zigilu Fabrika Nazionalak emandako X.509.V3 sinadura elektronikoaren erabiltzaile-ziurtagiria izatea. Era berean, ziurtagiri elektronikoaren zerbitzuak ematen dituzten beste erakunde batzuek emandako ziurtagiriak ere baliozkoak izango dira, betiere, ziurtagiri horiek Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak onartu baditu zerga-betebeharrak betetzeko ondoreetarako. Txanpon Fabrikaren ziurtagiria lortzeko izapideak web orri honen bidez egin behar dira: www.cert.fnmt.es/clase2.

- Zerga Agentzian kasuan kasuko Atxikimendu Agiri Pertsonalizatua aurkeztea.

- Zergadunen behar besteko ordezkaritza izatea, Zergei buruzko abenduaren 28ko 230/63 Lege Orokorraren 43. art.aren arabera.

- Datu pertsonalak modu automatizatuan tratatzeko betekizunak betetzea eta aitorpenak modu telematikoan aurkezteko araudian ezarritako gainerako baldintzak eta prozedura betetzea.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, Zerga Agentziako web orrira jo daiteke, www.agenciatributaria.es, "Aitorpenak internet bidez aurkezteko laguntza" atalera. Era berean, helbide horretan Atxikimendu Agiri Indibidualizatuak eta Hirugarrenak Ordezkatzeko agiriak lor daitezke.
Rampas de Uribitarte, 3. 48001-BILBAO (Bizkaia) +34-944356200 +34-944356201 administracion@icasv-bilbao.com Aviso legal
Diseño Web: Eclickse Digital